316
Jainkoaren Amak eta gure Amak babes gaitzala, gutako bakoitzak Eliza zerbitzatu ahal dezan sinesmen betean, Espiritu Santuaren dohainez eta kontenplazio bizitzaz. Bakoitzak bere eginbeharrak eginez, bakoitzak bere lanbidean eta bere bizi egoeraren zereginak betetzen, alaitasunez ohora dezala Jauna.
Maite ezazue Eliza, izan zaitezte haren zerbitzari, Maitasunez zerbitzu hori betetzea erabaki duenaren pozez. Eta itxaropenik gabe dabilen norbait ikusiko bagenu, Emausko biak bezala, fedez hurbil gaitezen –ez geure izenean, Kristorenean baizik– Jesusen agintzak ezin duela huts egin ziurtatuz, Bera, bere Emazteaz arduratzen dela beti: ez duela bertan behera uzten. Igaroko dela ilunpea, argiaren seme-alabak baikara49 eta betiereko bizitzara deituak gaude.
Haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik, lehengo mundua betiko desagertua baita. Eta tronuan eserita zegoenak esan zuen: Hara, gauza guztiak berri egiten ditut. Eta erantsi zuen: idatzi esaten dudan hau egiazkoa eta fidagarria dela. Azkenik esan zuen: Egina dago! Neu naiz Alfa eta Omega, hasiera eta bukaera. Egarri denari neuk emango diot doan biziaren iturburutik. Hori izango du garaileak ondare eta Jainko izango nau ni eta nik bera seme50.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/316/ (2026-11-07)