298

Baliteke, hasieratik hautsezko laino lodiak altxatzea eta, aldi berean, gure santutzearen etsaiek terrorismo psikologiko teknika –botere gehiegikeria– sutsu eta ongi antolatua erabiltzea, arrastaka eramanez, beren norabide zentzugabean, baita denbora luze bestelako jarduera bidezko eta zuzena zeramatenak. Eta haien ahotsa kanpai urratuaren soinua izanda ere, metal onez galdatua ez denarena eta artzain onaren txistuarekin zer ikusirik ez duena, moteldu egiten dute hitza, Jainkoagandik gizakiak jaso duen dohainik ederrenetakoa, opari zoragarria Jaunarenganako eta bere izakienganako maitasun eta adiskidetasun pentsamendu gorenenak agertzeko, Santiagok zergatik dioen mihia gaiztakeriazko mundu bat11 dela ulertarazi arte. Hainbeste kalte sor ditzake: gezurrak, laidoak, desohoreak, azpijokoak, irainak, xuxurla bihurriak.

Oharrak
11

St III, 6.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean