300

Kristorekin identifikatzeko ahalegin honetan lau maila bereizi ditut: bilatu, aurkitu, tratatu eta maitatu. Agian, lehen mailan bezala zaudetela ulertuko duzue. Gosez bila ezazue, bila ezazue zeuen baitan indar guztiekin. Ahalegin horretaz bilatzen baduzue, aurkitu duzuela ziurtatzera ausartzen naiz, eta Bera tratatzen eta maitatzen hasi zaretala, eta zuen solasaldia zeruetan izaten13.

Jaunari eskatzen diot gure arimetan gurari jator bakarra sustatzeko erabaki sendoa har dezagun, merezi duen bakarra: Jesu Kristorengana joan, haren Ama bedeinkatua eta Patriarka Santua joan ziren bezala, irrikaz, norberak bere buruari uko eginez, ezer deskuidatu gabe. Jainko adiskidetasunaren zorionean parte hartuko dugu –barne bilketa batean, gure laneko eta hiritar zereginekin bateragarria–, eta bere fintasun eta argitasuna eskertuko diogu zeruetako Gure Aitaren Nahia betetzen erakusten digunean.

Oharrak
13

Ik. Flp III, 20

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean