307

Lasterka ibili gara, basahuntza irrikaz ur bizien bila bezala30; egarri, ahoa lehor, idortasunez. Ur bizien iturburu horretan edan nahi dugu. Bitxikeriarik gabe, egunean zehar betiko biziraino jauzi egiten duten ur freskoen iturburu oparo eta argitsuen artean mugitzen gara31. Hitzak sobran daude, mihia ez baita mintzatzeko gai; adimena baretzen da. Ez da hausnartzen, begiratu egiten da! Eta arima kantuz hasten da berriz, kantu berri bat, Jainkoak maitekiro begiratzen diola sentitzen baitu eta jakin ere, baitaki.

Ez naiz aparteko egoerez ari. Gure arimaren fenomeno normalak dira, edo izan daitezke: maitasunezko erokeria, ikusgarririk gabe, bitxikeriarik gabe, sufritzen eta bizitzen erakusten diguna, Jainkoak Jakinduria dohain egiten baitigu. Nolako lasaitasuna, nolako bakea orduan, bizira daraman bide meharrean32 sartuak!

Oharrak
30

Sal XLI, 2.

31

Ik. Jn IV, 13.

32

Mt VII, 14.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean