304
Gurutze Santua
Gurtzeko irrika, irainak ordaintzekoa, soseguz, leunkiro, eta sufrituz. Bizia egingo dira zuen bizitzan Jesusen hitzak: bere gurutzea hartu eta jarraitzen ez didana ez da niretzat gai17. Eta Jauna gero eta zorrotzagoa agertzen zaigu, irain ordaina eta penitentzia eskatzen digu, Jainkoarentzat bizitzeko, Kristorekin batera gurutziltzaturik izateko18 gogo bizia ezagutzera sentitzeraino bultzatuz. Baina altxor baliotsu hau buztinezko ontzitan –ahul eta hauskorrak– daramagu, garbi ager dadin honenbesteko indarra Jainkoarengandik datorrela eta ez guregandik19.
Alde guztietatik estutzen gaituzte, baina zapaldu ez: larri gaude, baina etsita ez, edo baliabiderik gabe; erasopean bai, baina eskutik utzita ez; lurrera botatzen gaituzte, baina suntsitzen ez; nonahi eta beti Jesusen heriotza daramagu guregan20.
Jaunak ez gaituela entzuten iruditzen zaigu gainera, engainatuta gabiltzala, gure ahotsaren bakarrizketa bakarrik entzuten dela. Lurrean ezin finkatu eta zerutik utzi bagintuzte bezala aurkitzen gara. Hala ere, bekatuari diogun gorrotoa egiazkoa da, arina izanda ere. Emakume kanaandarren egoskorkeriaz, bera bezala errenditurik ahuspezten gara; berak gurtu zuen, erregutuz: Jauna, lagun nazazu21. Joango da ilunpea, Maitasunaren argiak gainditua.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/304/ (2026-11-07)