301
Ez ahaztu, ordea, Jesusekin egotea, segur aski, bere Gurutzearekin topo egitea dela. Geure burua Jainkoaren eskuetan uzten dugunean, Berak maiz uzten du oinazea, bakardadea, ezbeharrak, kalumniak, difamazioak eta isekak dasta ditzagula, bai barrutik eta bai kanpotik: bere antzirudira moldatu nahi baikaitu, eta ero deitu eta ergeltzat har gaitzatela onartzen du.
Datorkigun hildura maitatzeko ordua heldu da. Espero ez dugunean etortzen da, ezkutuan edo lotsarik gabe, harro. Ardiak zauritzera iristen dira, otsoen kontra bota behar liratekeen harriekin: Kristoren jarraitzaileak bere haragian sentitzen du maitatu behar luketenek mesfidantzaz edo etsai bezala, susmoz edo gorrotoz tratatzen dutela. Mesfidantzaz begiratzen diote, gezurtiari bezala, ez baitute uste Jainkoarekin harreman pertsonalik, barne bizitza, izan daitekeenik; ateoarekin eta axolagabearekin, ordea, bihurriak eta lotsagabeak gehienetan, atsegin eta ulerbera azaltzen dira.
Eta agian Jaunak, irain pertsonalen erasoa ezagutu dezala uzten dio bere jarraitzaileri –eraso egiten duenarentzat hori inoiz ohoragarria ez bada ere– ; topikoak erabiliz, askoren propaganda gezurtiaren fruitu alderdikoi eta delituzkoa: neurrikoa eta gustu onekoa izatea ez baita guztien ezaugarria.
Zalantzazko teologiari eta moral lasaiari eusten diotenek, frenorik gabe, beren kapritxoari jarraituz liturgia dudagarria erabiltzen dutenek, hippyen diziplina eta erantzukizun gabeko gobernua daukatenek, ez da harrigarria, Jesu Kristoz bakarrik hitz egiten dutenen aurka, bekaizkeriak, susmoak, salaketa faltsuak, laidoak, tratu txarrak, umiliazioak, esamesak eta edozein motako irainak zabaltzea.
Horrela zizelkatzen ditu Jesusek bereak dituen arimak, barneko poza eta baretasuna emateari utzi gabe aldi berean, ongi baitakite –ehun gezur elkartuta ere– deabruek ez direla egia bat egiteko gauza; eta gogoan ziurtasun hau sartzen die: erosotasuna bilatzen ez dutenean bakarrik aurkituko direla eroso.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/301/ (2026-11-07)