303
Ez dezagun pentsa kontenplazio bide honetan grina txarrak betiko baretu direnik. Geure burua engainatuko genuke, Kristo bilatzeko irrikak, Berarekin topo egin eta Bera tratatzeak eta haren maitasunaren samurtasunak akatsik gabeko pertsonak bihurtzen gaituztela pentsatuko bagenu, Esperientziarik falta ez bazaizue ere, utz iezadazue, hala ere, gogora diezazuedan. Jainkoaren eta gizakiaren etsaiak, Satanek, ez du amore ematen, ez du atsedenik hartzen. Eta setiatu egiten gaitu, baita arima Jainkoarenganako maitasunean sutan dagoenean. Badaki orduan zailago dela erortzea, baina –gizakiak Jauna iraindu dezala lortzen badu, gauza ñimiñoan izanda ere– itxaropena galtzeko tentazio larria jaurti diezaiokeela ere kontzientzia hari.
Jainkoaz hitz egin baizik nahi ez duen apaiz gaixo baten esperientziatik ikasi nahi baduzue, aholku bat emango dizuet: haragia galdutako abantailak berreskuratzen saiatzen denean, edo harrokeria –hau okerragoa da– bihurritu eta altxatzen denean, joan zaitezte Gurutzean lotu zuten iltzeak eta bularra zulatu zuen lantzak Kristoren Gorputzean ireki zituzten jainkozko zirritu haietan babestera. Zoazte gehien hunkitzen zaituen bezala: bota Jaunaren Zaurien gainean giza maitasun guzti hori… eta Jainko maitasun hori. Horixe baita batasuna desiratzea, Kristoren senide zarela sentitzea, bere odolekoa, Ama beraren ume, Bera izan baita Jesusengana eraman gaituena.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/303/ (2026-11-07)