296
Ahozko otoitzekin hasten gara, askok haurtzaroan errepikatu izan ditugunak: esaldi gartsu eta xaloak dira, Jainkoari eta bere Amari, gure Ama denari, zuzenduak. Oraindik ere, goizez eta arratsaldez, ez behin, egunero baizik, nire gurasoek erakutsi zidaten eskaintza hura berritzen dut: Ene Andrea, ene Ama! Zuri osorik eskaintzen dizut neure burua. Eta nire seme maitasunaren seinale, egun honetan nire begiak, belarriak, mihia eta bihotza eskaintzen dizkizut… ¿Ez al da hau –nolabait – kontenplazio hasiera bat, bere besoetan konfiantza osoz geure burua uzten dugun seinale? Zer kontatzen dute elkar maite dutenek aurkitzen direnean? Nola jarduten dira? Diren eta daukaten guztia opaltzen dute maite dutenarengatik.
Jakulatoria bat lehenik, gero beste bat, eta beste bat…, suhartasun hori eskasa dela dirudien arte, hitzak pobreak baitira… eta Jainko intimitateari uzten zaio lekua, Jainkoari begira atsedenik gabe eta nekerik gabe. Gatibu bezala, preso bagina bezala, bizi gara orduan. Gure egoera eta lanbideko zereginak ahalik eta hobekien egiten ditugun bitartean, gure okerrak eta mugak kontutan hartuta, arimak ihes egin nahi du. Jainkoaganantz doa, imanaren indarrak erakarritako burdina bezala, Jesus maitatzen hasten gara, eragin handiagoz, ikaraldi gozo batez.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/296/ (2026-11-07)