308

Aszetika? Mistika? Ez nau kezkatzen, Zernahi dela ere, aszetika edo mistika, zer axola dio?: Jainkoaren dohaina da. Zu hausnartzen saiatzen bazara, Jaunak ez dizu bere laguntza ukatuko. Sinesmena eta sinesmen egintzak: egintzak, Jaunak –hasieratik ohartu zara, eta bere garaian azpimarratu nizun– gero eta gehiago eskatzen baitu. Hori jadanik kontenplazioa eta batasuna da; hori izan behar da kristau askoren bizitza, bakoitza bere gogozko bidetik aurrera joanez –kontaezinak dira–, munduko ahaleginen erdian, konturatzen ez badira ere.

Gure eguneroko zereginetatik aldentzen ez gaituen otoitza eta jarduera, lurreko ahalegin jatorraren erdian, Jaunarengana eramaten gaituena. Zeregin hori guztia Jainkoarengana altxatuz, gizakiak mundua jainkotzen du. Hainbestetan aipatu izan dut Midas erregearen mitoa, ukitzen zuen guztia urre bihurtzen zuena! Naturaz gaindiko merituen urre bihur dezakegu ukitzen dugun guztia, gure okerrak kontutan hartuta ere.

Puntu hau beste hizkuntza batean