310

Otoitz bizia

Jaiki eta hirian zehar abiatuko naiz, kale eta plazetan zehar, neure bihotzeko kutunaren bila34. Eta ez hiria bakarrik: munduaren alde batetik bestera korrika ibiliko naiz –nazio guztietatik, lurralde guztietatik, bidexka eta bide-zidorretan– nire arimaren bakea iristeko. Eta eguneroko zereginetan aurkitzen dut, ez dira niretzat traba; aldiz, gero eta gehiago maitatzeko bide eta arrazoi dira, eta gero eta gehiago Jainkoarekin bat egiteko.

Eta gogorik ezaren, alderatzeen, borrokaren, atsekabearen, arimako gau berri baten tentaldia zelatan daukagunean, indartsu, salmo egileak hitz haiek jartzen dizkigu ezpainetan eta adimenean: Berarekin izango nau larrialdian35. ¿Zer da, Jesus, zure Gurutzearen aurrean, nirea; zer zure zaurien aurrean, nire urratuak? Zer balio du, zure neurrigabeko Maitasun garbi, amaigabearen aurrean, nire bizkarrean ezarri duzun atsekabe txiki honek? Eta zuen bihotzak, nirea ere bai, gose santu batez betetzen dira, aitortuz –egintzez– Maitasunez hiltzen ari garela36.

Jainkoaren egarria sortzen da, Haren negar malkoak ulertzeko irrika; haren irribarrea, haren aurpegia ikustekoa… Hau azaltzeko, uste dut Eskriturakin hitz hauek errepikatzea dela onena: Basahuntza irrikaz errekara bezala, halaxe ni zuregana, ene Jainko37. Eta arima, Jainkoagan sartuta doa aurrera, jainkotua: bidaiari egarritua bihurtu da kristaua, iturriko urei ahoa irekitzen diena38.

Oharrak
34

Kt III, 2.

35

Sal XC, 15.

36

Ik. Kt V, 8

37

Sal XLI, 2

38

Ik. Si XXVI, 15.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean