297
Gatibutasunetik libratuko zaituztet, zaudeten lekuan zaudetela7. Esklabotasunetik otoitzaren bidez libratzen gara: aske garela dakigu, arima maiteminduaren eztei-eresi batean hegan, maitasun kantu batean, Jainkoagandik ez aldentzea desiratzera bultzatzen duena. Lurrean zapaltzeko modu berri bat, jainkozko era, naturaz gaindikoa, zoragarria. Hamaseigarren mendeko Gaztelako hainbat idazle gogoratuz, agian atsegin izango dugu hitz hauek ahogozatzea gure kabuz: ez naizelako bizi, bizi naiz: Kristo bizi baita nigan!8.
Pozik hartzen da mundu honetan lan egiteko premia, urte askotan, Jesusek adiskide gutxi baitu hemen behean. Ez diezaiogun uko egin Jainkoaren eta Elizaren zerbitzuan bizitzeko, geure burua azkeneraino gastatzeko beharrari. Horrela, askatasunean: in libertatem gloriæ filiorum Dei9 qua libertate Christus nos liberavit10; Jainko seme-alaben askatasunez, Jesu Kristok Gurutzearen egurrean hiltzen irabazi diguna.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/297/ (2026-11-07)