302

Jesusen Gizatasun guztiz Santua miretsi eta maitatzean, banan-banan aurkituko ditugu Haren Zauriak. Eta ezkutatzen saiatzen garen purgazio une horietan, neketsuak, gogorrak, malko gozo eta mingotsezkoak, Zauri guztiz Santu haien bakoitzaren barruan sartzeko beharra sentituko dugu: garbitzeko, Odol salbatzaileaz gozatzeko, sendotzeko. Eskriturak14 dioen bezala, usoak ekaitzaren orduan harkaitz zuloetan babesten diren bezala joango gara. Aterpe horretan ezkutatzen gara, Kristoren kutuntasuna bilatzeko: eta bere mintzaira atsegina eta bere aurpegia ederra dela ikusiko dugu15, zeren eta haren ahotsa leuna eta maitagarria dela dakitenak, Ebanjelioaren grazia jaso zutenak baitira, esanez: Zuk betiko bizitzako hitzak dituzu16.

Gaiak
Oharrak
14

Ik. Kt II, 14.

15

Ik. Kt II, 14.

16

S. Gregorio Nisakoa, In Canticum Canticorum homiliae, V (PG 44, 879).

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean