305
Orain da oihu hau egiteko ordua: gogoan izan egin dizkidazun agintzariak, itxaropenez bete nadin; nire ezerezaren aringarria baita eta nire bizia biziberritzen du22. Gure Jaunak denetarako gogoan izan dezagula nahi du: Bera gabe garbi ikusten dugu ezer ezin dugula23 eta Berarekin dena ahal dugula24. Beti bere begien aurrean ibiltzeko asmoa berriztatzen dugu25.
Jainkoaren argitasunarekin adimenean, itxuraz geldirik dagoena, zalantzarik gabe uste dugu, Egileak denak zaintzen baditu –bere etsaiak ere bai–, zenbat gehiago zainduko dituen bere adiskideak! Konbentzituta geratzen gara ez dagoela ez gaitzik, ez ezbeharrik, onerako ez datozenik: horrela sendotzen dira gure ariman bakea eta poza, inongo giza arrazoirik ezin kendu diezazkigukeena, ikustaldi horiek beti uzten baitigute berea den zerbait, zerbait jainkotiarra. Jainko Gure Jauna goretsiko dugu, geure baitan gauza harrigarriak egin baititu26 eta altxor agortezin baten jabe izateko gaitasunez sortu gaituela ulertuko dugu27.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/305/ (2026-11-07)