315

Aingeru Santuekin

Jainkoari eskatzen diot, hemengo lur honetan gauden bitartean, ez gaitezela inoiz aldendu jainkozko ibiltariarengandik. Horretarako, areagotu dezagun gure adiskidetasuna Aingeru Zaindariekin ere. Denok behar dugu laguntza franko: Zeruko laguntza eta lurrekoa. Izan jaiera Aingeru Zaindariei! Oso gizatiarra da adiskidetasuna, baina oso jainkotiarra ere bai. Gogoratzen al zarete zer esaten duen Jaunak? Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko; adiskide deitzen dizuet46. Jainkoaren adiskideekin konfiantza izaten erakusten digu, Zeruan bizi direnekin, baita gure artean bizi diren gizakiekin, eta baita ere Jaunagandik urruti daudela diruditenekin, bide onera erakartzeko.

San Paulok Kolosarrei egindako hitzekin bukatuko dut: etengabe ari gara zuen alde otoitzean.Jainkoari eskatzen diogu, jakinduria osoz eta Espirituak ematen duen ulermenaz jantzirik, Jainkoaren nahia zein den bete-betean ezagut dezazuela47. Otoitzak, kontenplazioak, Parakletoaren isurtzeak ariman sortzen duten jakinduria.

Jaunari zor zaion bezala bizi zaitezten, atsegin duen guztia eginez, era guztietako egintza onen fruitua emanez eta Jainkoa gero eta sakonago ezagutuz; Jainkoaren ahalmen aintzatsuak indar zaitzatela, dena jasateko bihotz handitasuna eta pazientzia izan dezazuen eta, bozkarioz beterik, eskerrak eman diezazkiozuen Aitari, bere herri santuarentzat prestaturik dituen ondasunetan parte izateko gai egin zaituztenari argituz. Berak atera gaitu ilunpearen menpetik eta bere Seme maitearen erreinura aldatu48.

Oharrak
46

Jn XV, 15.

47

Kol I, 9.

48

Kol I, 10-13.

Eskritura Santuaren erreferentziak
Puntu hau beste hizkuntza batean