311
Norberaren eskaintza honekin, apostolutza ardura pizten da, egunetik egunera hazten da –besteei ardura hori kutsatuz– ongia hedakorra baita. Ez da posible gure izaera, Jainkoagandik hain hurbil, goserik ez izatea mundu osoan poza eta bakea ereiteko, Kristoren Saihets zulatutik sortzen diren ur salbatzaileen bidez dena ureztatzeko39, zeregin guztiak Maitasunez hasi eta amaitzeko.
Oinazeez, sufrimenduez eta negar malkoez hitz egin dizuet lehenago. Eta ez naiz kontraesanean erortzen hau esatean: Maisua maitekiro bilatzen duen ikasle batentzat tristura, nahigabea eta samintasunen zaporea oso bestelakoa dela: desagertu egiten dira Jainkoaren Nahia benetan onartzen den bezain laster, Haren esanak gustura betetzen direnean, seme-alaba leial gisa, nor bere senetik aterako dela eta oinazea ezin eramana dela badirudi ere.
Inprimatutako dokumentua noiztik https://escriva.org/eu/amigos-de-dios/311/ (2026-11-07)